Parte-hartzaileak
Institutuan zientziak ikasi ahala naturaren funtzionamendua ulertu nahian, gero eta galdera gehiago aurkitzen zituen. Hori dela eta, Biologian lizentziatu da eta aurten doktoretza Genetikan bukatuko du. Proiektu zientifiko oso ezberdinetan lan egin du, hala nola, geneen funtzionamendua ikertuz edo aldaketa klimatikoa ikertzen. Momentu honetan mendi-tontorretan eta Artikoan bizi diren landareen jatorria eta eboluzioa ikertzen du. Bost urtez bizitza zientifiko oso aktiboa eduki du, bidaiatzen kongresuetara joateko eta ikastaroak burutzeko. Orain bi seme edukita bere dedikazioa murriztu du bere familiari behar duen arreta eman ahal izateko. Semeek 2-3 urte edukita ikerketara itzultzeko asmoa dauka, hemen, edo atzerrian. Ana Almandoz, Nagore Goñi, Itsaso Goñi eta Aitor Leceta Donostiako Arkitektura eskolako ikasleak dira eta gaur egun karrera amaierako proiektuan dihardute lanean. M-etxea Arkitekturaren Erabilera ikertzen duen taldearen parte dira. Talde hau orain dela 5 urte sortu zen, eta arkitektura domestikotik hirigintzara doazen hainbat proiektu izan dute ikergai, baina beti ere, arkitekturaren erabiltzaileak izan dira lan guztien ardatz. Zentzu honetan, tradizionalki arkitekturaren definizioan izan den autoretza zalantzan jarriaz (arkitekto teknikari/artistarena), bide partizipatiboak bermatzeko bideak lantzen ari dira. Lan horien adibide gisa, Har-etxea , erabilerarik gabe dauden lur-zoruak aktibatzeko egitura katalizatzaile bat da. 30x15m. dituen barrazko egitura da, 3 egunetan autoeraiki daiteke 6 lagunen artean eta prozesu partizipatibo azkarren ikurra izateko pentsatua dago hilabete gutxi batzuen tartez. Lehen aldiz Errenteriako Pontikan muntatu zen 2012an. Aitziber Mancisidor, Industria Elektronika espezialitatean Industria Ingeniari Teknikoa izateaz gainera, Automatika eta Industria Elektronika Ingeniaritzako ikaslea da Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan. Une honetan, karrera amaierako proiektua bukatzen ari da, eta aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren Lankidetza Bekari esker, ikerkuntzan ari da UPV/EHUko Sistemen Ingeniaritza eta Automatika sailean. Bere lana Sare Neuronalen bitartez Robot Paraleloen kontrola hobetzean datza, horrela mota horretako roboten abiadura handitzea lortuz. Mikel Maeztu 1994. urtean jaio zen gaztea da. Lehen eta bigarren mailako ikasketak El Salvador Maristas ikastetxean burutu ditu, eta 2012. urtean Medikuntzako Gradua ikasten hasi da Euskal Herriko Unibertsitatean. Mikel Josu Maeztu EHUko irakaslearekin lanean aritu da UPV/EHUko Zientziaren Astean antolatutako saioetan, eguneroko materialez eginiko umeentzako esperimentuak burutzen, "Jon Kepa Eureka" saioaren izenpean. Lan hauek 2010, 2011 eta 2012ko "Zientziaren astea" proiektuan burutu ditu. Proiektu honetan parte hartzen du Lehen Hezkuntzako ikasleek zientziarekiko zaletasuna izan dezaten, izan ere, Mikelek zientzia eta teknologiarekiko interes handia dauka eta interes hura umeekin partekatu nahi du.Laura Zabaleta Unanue
Elikagai Teknologian ikerlaria
Laura Zabaleta Giza Elikadura eta Dietetikan diplomatua da eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da. Elikagaien Kalitate eta Segurtasunean master bat du ere. Dietista lanean 5 urtez lan egin eta gero, elikagaien inguruko ikerketetan murgilduta daramatza azken 3 urteetan Lactiker ikerketa taldearekin Euskal Herriko Unibertsitatean. Eusko Jaurlaritzak emandako beka baten bitartez, tesia prestatzen dago gaur egun. Bere ikerketaren helburua ardi gaztaren kalitatea hobetzea da. Horretarako, bai gaztaren alderdi sentsoriala bai hauei usaina eta aroma ematen dieten sustantzia lurrunkorrak aztertzen ditu.Jaione Martínez de Agirre Cáceres
Ingeniari mekanikoa
Jaione Martinez de Agirre, Gasteizko neska ingeniaria da. 21 urterekin Ingeniaritza Mekanikoa amaitu zuen eta orain Industria Antolakuntza ikasten ari da. Bere familian, zientzia eta teknologia arloan diharduten pertsona ugariz inguratuta dago: aita, ahizpa, lehengusuak…Baina, bere denbora ez du soilik ikasketetan ematen, baizik eta, aisia ere gustatzen zaio: lagunekin irtetea, bidaiatzea, zinemara joatea... Mendizale amorratua da, eta naturaz gozatzea gustuko du, beti ere harekiko errespetua erakutsiz. Pablo Tejero Ibarra
Biologoa
Ana, Nagore, Itsaso y Aitor
M-etxea
Aitziber Mancisidor
Elektronika eta Automatikan Ingeniaria
Mikel Maeztu Rada
Medikuntza ikaslea