Zientziari so proiektuak lehen hezkuntzako ikastetxeetara zuzenduta dago. Gure helburuak zientzia eta teknologia 3. zikloko ikasleei hurbiltzea eta aldi berean mota hauetako ikasketak aukeratzerakoan genero oztopoak baztertzea dira. Horretarako gure lurraldeko ikerlari gazteak (zientzia eta teknologiaren enbaxadoreak) eramaten ditugu hautatutako eskoletara eta hitzaldien bitartez ikasleak haien bizitzaz eta eginkizunez jabetzen dira eta zientzia edo teknologia lantegietan aritzen dira. Halaber, eta ekitaldia irauten duen bitartean, emakumezko asmatzaileen erakusketa ikusteko parada dago, zientzia eta teknologiari egindako ekarpenaz ohartzeko. 2012-2013 urtean burutu zen proiektu honen lehenengo deialdia eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin 10 ekitaldi antolatu ditugu. Ikerlaria bazara eta zientzia edo teknologiarekiko grina zabaldu nahi baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan hurrengo deialdietan parte hartzeko. Horrelako ekintza zure eskolan burutzea nahi baduzu egon adi eta deialdia irekita egongo denean, apunta zaitez!

Nahi duzuna aukeratu

Utilizamos cookies para mejorar nuestro sitio web y su experiencia al usarlo. Ya se han configurado las cookies utilizadas para el funcionamiento esencial del sitio. Para obtener más información sobre las cookies que utilizamos y cómo eliminarlas, consulte nuestra Política de Privacidad.

Acepto las "cookies" de este sitio.
EU Cookie Directive plugin by www.channeldigital.co.uk